Turismo zinegotzi gisa oso interesgarria iruditzen zait atzoko ekitaldiak bezalakoak antolatzea Orion.
Ekitaldi honen kostua handia da Udalak bakarrik antolatzeko, horregatik iruditzen zait ostalariek eta merkatariek bat egin behar dutela Udalarekin honelako ekintzak burutzeko.
Gai hau bideratzeko irizpide batzuk proposatzen ditut:
- Kokapena denon artean adostea.
- Euskara bermatzea, bai musika aldetik eta bai publizitate aldetik ere.
- Herriko taldeek nahiko balute, honelako ekintzetan parte hartze; plataforma gisa ona izan daiteke eta beraientzat.
Bestalde, beste jaialdi mota batzuk ere antolatu daitezkeela iruditzen zait eta guztien artean landu, adibidez, indar gehiago duen 'Orio Rock' bat antolatu; hau da, 40 Principales jaialdirako bideratu den dirua beste formatu honetarako erabiltzea.
Aukera hau niri pertsonalki asko gustatzen zait, jarraipen bat eduki dezakeelako datozen urteetan.
Baina 40 Principales-ek duen oihartzuna, herriarentzako ona izan daitekeela ere iruditzen zait.
Lourdes Salsamendi.