Orio AEko kamisetak eta gailu elektronikoak biltzen ari dira Ugandara eramateko

Karkara 2018ko abu. 7a, 17:00

Aurtengo udan hiru oriotarrek Ugandara bidaiatuko dute, Mukwano Lagun elkartearen hezkuntza proiektu batean parte hartzeko. Hango haurrentzat da egunotan biltzen ari diren materiala.

Ugandako haurrei laguntzeko xedearekin, Elkartasun iluntzea antolatu zuten uztailean hara bidaiatuko duten hiru oriotarrek. Ekimenaren bidez material ugari bildu arren, egunotan berriro laguntza eskatu diete Orioko herritarrei.

Batetik, Orio Arraun Elkarteko kamiseta zaharrak bildu nahi dituzte, Ugandako ikastetxe bateko haurrei emateko; honekin, segida eman nahi diote arraun elkarteak azken urteetan martxan jarri zuen elkartasun jarduerari.

Bestalde, ordenagailu eta telefono mugikor zaharrak ere ari dira biltzen, hango langileek eta ikasleek erabil ditzaten.

Materiala Salatxo eta Hatoz tabernetan entregatu daiteke, eta abuztuaren 15a izango da horretarako azken eguna.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide