"Domingero eguna" antolatu du Orioko Surf Taldeak, larunbaterako

Karkara 2018ko abu. 7a, 09:14

Goizeko hamarretatik aurrera, surf txapelketak egingo dituzte Antilla hondartzan, eta eguerdian bazkaltzeko juntatuko dira partaide denak.

Orioko Surf Taldeak antolatuta, Domingero eguna egingo da Orioko Antilla hondartzan larunbatean.

Goizeko hamarretatik aurrera surf txapelketak egingo dituzte hondartzan, hiru taldetan sailkatuta: longboard, emakumezkoak eta Sub16. Antolatzaileek adierazi dutenez, longboard estiloko taularik ez duenari han lagako zaio bat, txapelketan parte hartu ahal izateko.

Eguerdian, bazkaltzeko juntatuko dira partaide denak. Bakoitzak bere janaria eraman beharko du etxetik, eta edaria han banatuko da.

Antolatzaileek mozorrotzeko eskaera egin diete txapelketan eta bazkarian parte hartuko duten guztiei. Beren hitzetan, larunbatean hondartzan jai giroa pizteko xedearekin antolatu dute ekimena.

Izen ematea Orioko Surf Taldearen lokalean egin behar da osteguna (Abuztuak 9) baino lehen.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide