Gipuzkoako hondartzetako sorosleek igandean hasi zuten hiru eguneko greba, eta Oriokoek ere bat egin dute lan baldintzak hobetzea eskatzen duen deialdiarekin. Atzo eta gaur bandera gorriak igo dituzte sorosleek Orioko Antilla hondartzan. Izan ere, gutxieneko zerbitzua eskaintzen dutenez, ohikoak baino sorosle gutxiago daude lanean.
Bihar ere greba egingo dute Orioko Antilla hondartzako sorosleek.