Orioko sorosleek elkarretaratzea egingo dute gaur 20:00etan, herriko plazan

Karkara 2018ko uzt. 27a, 16:15

Hondartzako sorosleak

20:00etan bilduko dira herriko sorosleak plazan, eta herritarrak bertan parte hartzera deitu dituzte

Hilaren 29rako, 30erako eta 31rako greba deitu dute Gipuzkoako hainbat hondartzatako sorosleek, tartean oriotarrek. Ildo horretan, bizi dituzten lan baldintzak salatzeko gaur elkarretaratzea egingo dute 20:00etan Herriko Plazan, eta oriotarrak bertan parte hartzera deitu dituzte.

Tokian tokiko udalak azpikontratatutako langileak izan arren, hondartza guztietako sorosleek adierazi dute gaiari buruz hitz egiteko eta lan baldintzak hobetzera bidean pausoak emateko premia. Izan ere, uste dute tokian tokiko kudeaketa bereiziek sorosleak kaltetu baino ez dituela egiten. "Udal bakoitzak akordio propio bat du hondartza kudeatzen duen enpresarekin. Ondorioz, hondartza bakoitzean ordutegiak, lan baldintzak eta egoerak desberdinak dira, baina guztiok bagara sorosleak eta denok lan berdina egiten badugu, guztiok ditugu premia berdinak, eta une honetan behar horietako bat guztion lan baldintzak hobetzea da". Hori lortu ahal izateko, sorosle guztiak barnebilduko dituen hitzarmen bat lortzea funtsezko borroka dela adierazi dute. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide