Etxeratek elkarretaratzea deitu du Orioko hondartzan abuztuaren 5erako

Karkara

Iaz ere egin zuten elkarretaratzea Orioko hondartzan.

Etxerat euskal presoen eta iheslarien senideen elkarteak "sakabanaketa politikaren amaiera exijitzeko" deitu du elkarretaratzera

Etxerat euskal presoen eta iheslarien senideen elkarteak abuztuaren 5erako elkarretaratzera deitu du Euskal Herriko hainbat hondartzatan, tartean, Oriokoan. 12:00etan hasiko dira bilkurak. “Sakabanaketa politikaren amaiera exijitzeko” deitu ditu Etxeratek hondartzetako protestak. Elkartearen esanetan, ehunka lagunek urrunketaren “zama, oinazea eta mina” pairatzen dute oraindik. Urtzi Errazkin eta Patricia Velez Etxerateko bozeramaileek Donostian egindako agerraldian azaldu dute presoen senideek eta lagunek “bizitza arriskuan” jartzen dutela kartzela bisitetako bidaietan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide