Gaur ere Orioko hondartzan bandera gorria dago, uraren kalitatea desegokia delako

Karkara 2018ko uzt. 18a, 13:13

Orioko Antilla hondartza (IƱigo Gaiton)

Atzo Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak bainua debekatu zuen Orioko Antilla hondartzan

Osakidetzak aldiro-aldiro aztertzen du hondartzetako uraren kalitatea, eta atzo jakinarazi zuen Orioko hondartzako urak gainditu egiten duela E. Coli bakterioaren onartutako maila, eta bainua debekatuta dagoela. Antza denez, oraindik ez da arazoa konpondu, eta gaur ere bandera gorria dago Orioko Antilla hondartzan, uraren kalitatea desegokia delako.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide