Orioko Katxiña Upategiak munduko luxuzko erretegirik onenaren saria eskuratu zuen joan den larunbatean, uztailak 14, Belfasteko Galgorm Spa & Ressort jauregian ospatutako 'World Luxury Restaurants Awards' ekitaldian.
“Berri honek sorpresan harrapatu gintuen. Sekula ez genuen pentsatuko mundu zabaleko beste luxuzko jatetxeen artean izango ginenik”, azaldu zuten saria jaso bezain pronto Iñaki eta Izaskun Zendoia Katxiñako anai-arrebek: “Sari hau bereziki gure gurasoei zuzendu nahi diegu, 40 urtetan zehar beren bizitza ostalaritzari eskaini izangatik. Bodega Katxiñako talde guztiari ere eskerrik beroena, beraiengatik ez balitz hau ez litzateke posible izango. Mila esker gurekin taldea osatu nahi izanagatik; argi dago elkarren artean emaitza zoragarriak lortzeko gai garela.”