Txu-txu trenak herria eta hondartza lotzen ditu udan, 15 minuturo

Karkara 2018ko uzt. 18a, 10:00

Orioko erdigunea eta hondartza eremua batzen ditu tren turistikoak udan zehar, irailaren hasierara arte.

Txu-txu tren turistikoak Orioko herria eta hondartza lotzen ditu 15 minuturo, udako hilabeteetan. Joan den ekainean abiatu zen aurtengo zerbitzua, eta iraila hasierara arte egongo da martxan.

Ordutegia: astelehenetik igandera, 11:00etatik 14:00etara (goizean); arratsaldez, 15:30etik 20:00etara.

Irteera eta amaiera: herriko plaza.

Txartelak salgai daude Orioko kanpinean, turismo bulegoan eta zaharren babeslekuan.

Prezioa: txartel bat 1,50 euro; 10 txartel, 6 euro; 3 urtetik beherakoentzat, dohainik.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide