Gaur iluntzean, 22:30ean hasita, Leire Garmendiaren Glassy filma proiektatuko dute estreinakoz Zarauzko Shelter tabernan.
Bideogile zarauztarrak adierazi duenez, surf munduan ere emakumezkoek gizonezkoek baino aukera eta laguntza gutxiago dituzte, eta filmak desoreka horiek aztertzen ditu. Sonia Ziani da dokumentalean bere ikuspegia ematen duen elkarrizketatuetako bat, beste surflari hauekin batera: Garazi Sánchez, Ainara Aymat, Nadia Erostarbe, Janire González-Etxabarri, June Erostarbe eta Annette González-Etxabarri.