Gaur goizean euri zaparrada handiak bota ditu kostaldean, eta ondorioz herriko hainbat eremu urak hartu ditu. Euskal Metereologia Agentziak jakinarazi duenez, goiz-eguerdi partean zehar giro ezegonkorra izango da, eta zaparrada trumoitsuak botako ditu Kantauri isurialdean. Dena dela, egunak aurrera egin ahala eguraldiak hobera egingo duela aurreikusi dute, eta arratsaldean ostarte zabalak izango direla iragarri dute.
Bihar arratsalderako ere eguraldi ezegonkorra espero da, eta 15:00etatik 22:00etara bitartean Abisu Horia eman dute prezipitazio handiengatik.