"Zergatik ez?" taldekoek egunsentiarekin batera hasi dute zeharkaldia

Karkara 2018ko uzt. 12a, 09:45

Itsas baldintza zailak tokatu zaizkie arraunlariei, lau etapa izango dituen bidaiaren lehen egunean.

Goizeko seietarako Arraunetxen ziren partaide guztiak, eta azken prestaketak amaitutakoan, zazpiak aldera, trainerua uretara bota dute lehen tripulazioko kideek. Arraunenean hasi direnean, taldeko beste partaideak Ondarroa aldera abiatu dira furgonetetan; lehen tripulazio aldaketa han egitea aurreikusten dute. 

Itsas baldintza gogorrak tokatu zaizkie arraunlariei lehen etaparen hasieran. Egunsentirako ipar mendebaldeko haizea indartsu ibili da, eta ondorioz, errioko bokalean koska dezente zeuden uretan. Traineruaren branka nabarmen aireratu da pare bat alditan olatuak pasatzean, kanpoko espigoiaren parean. Goizeko bederatziak aldera, Getarian geldialdia egin behar izan du tripulazioak, txalupan pilatutako ura ateratzeko.

 

 

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide