Udazkenean hasita, Zergatik ez? taldeko partaideek hilabeteak eman dituzte arraunean ikasten eta entrenamenduak egiten. Ostegunean, hilaren 12an, hasiko dute erronka Arraunetxen goizeko zazpietan: Oriotik Bilborainoko joan etorria egingo dute arraunean, lau egunetan. 2017ko azaroan taldekideekin egindako bideoa ekarri dugu berriz webera.