Asteburuan Espainiako sofboleko ohorezko mailako liga irabazi dute Miren Gozategi eta Rebeka Carrera jokalari oriotarrek, Atletico San Sebastian taldearekin. Rivas talde madrildarraren aurka jokatu zuten finala donostiarrek, eta zazpigarren sarreran Miren Gozategik batearekin jo zuen kolpe hirukoitz bati esker, markagailuari beste lasterketa bat gehitu zioten, eta partida irabaztea lortu zuten.
Aurtengo liga irabazita, datorren denboraldian Europa mailako txapelketa gorena jokatuko du Atletico San Sebastian taldeak.
Oriotarrak Erreginaren Kopan
Uztailaren 28an eta 29an Erreginaren Kopa jokatu da, eta bertan parte hartuko dute Orioko OBB taldea, Atletico San Sebastianek, Rivas taldeak eta Valentziako Fenixek.