Traineru denboraldia 2018

Gipuzkoako traineru txapelketa jokatuko da bihar Mutrikun

Karkara 2018ko uzt. 10a, 09:36

Argazkia: Oriok irabazi zuen iaz Gipuzkoako traineru txapelketa, Getarian

Orio Arraun Elkarteko emakumezkoen eta gizonezkoen bi traineruk parte hartuko dute estropadan.

Bihar, Uztailak 11, Gipuzkoako traineru txapelketa jokatuko da Mutrikun. Han izango dira Orioko senior mailako bi traineru nagusiak: emakumezkoena eta gizonezkoena.

Beteranoen txandarekin emango zaie estropadei, arratsaldeko seietan. Segidan, emakumezkoek hiru txanda jokatuko dituzte, eta gero, gizonekoek, beste hiru.

 

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide