Moto gidari bat larri zauritu da gaur Orion izan duen istripuan

Karkara 2018ko uzt. 8a, 18:57

N-634 errepidean jazo da ezbeharra, 10:25ak aldean. Auto batek eta moto batek aurrez aurre jo dute, eta moto gidaria Donostia Ospitalera eraman dute zauri larriekin.

EITBk jakinarazi duenez, moto gidari bat larri zauritu da gaur, igandea, goizean, Orion istripua izanda. N-634 errepidean, Bilborako norantzan, jazo da ezbeharra 10:25ak aldean; moto batek auto baten aurka egin du aurrez aurre talka. Zauritutako laguna Donostia Ospitalera eraman dute larrialdi zerbitzuek.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide