Ikastolako ekintzaileek 145 euroko dohaintza egin diote Aspanogiri

Karkara

Ikasle-kooperatiba horrek haurrei zine emanaldiak eskaini dizkie igande arratsaldeetan, eta bertatik lortutako dirua Aspanogi elkarteari eman diote.

Ikasturtean zehar Orioko Herri Ikastolako DBH 4. mailako ekintzailetzako ikasle talde batek Zinemaldia izeneko ikasle-kooperatiba sortu du. Ikasle-kooperatiba horrek haurrei zine emanaldiak eskaini dizkie igande arratsaldeetan, eta bertatik lortutako dirua Aspanogi elkarteari eman diote.

Argazkian ikus daiteke Gorka Intsausti Aspanogi elkarteko kidea eta ikastolako gurasoa, ikasleengandik (Ander Catalan, Fabiana Del Castillo, Ainara Bravo eta Haritz Mujika) 145€-ko dohaintza jasotzen. Insaustik Aspanogiren izenean eskerrik beroenak eman dizkie ikasleei.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide