Saharako bi haurrek Orion igaroko dute uda

Zarauzko Hitza

Gaur iritsi dira Saharako haurrak eskualdera. (Zarauzko Hitza)

Saharautz elkarteak sustatu du harrera egitasmoa eskualdean.

Saharatik iritsitako haurrak harrera familiekin elkartu dira gaur eguerdian Zarautzen. Aurten denera Saharako zazpi haurrek igaroko dute uda eskualdean, eta horietatik bi Orion izango dira.

Saharautzeko arduraunek hainbat argibide eta material eman diete familiei lehen egunean. Izan ere, medikuarenera eta dentistarenera bisitak egitea egokituko zaie datozen egunetan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide