Orioko San Pedro Jaietako egitaraua

Karkara 2018ko eka. 25a, 14:57

Aurten Orioko Zaragueta Herri Eskolako kideek botako dute txupinazoa, herriko jaiei hasiera emateko.

Ekainak 28, osteguna
- 18:00. Alebinen traineru estropada, Orio Arraunketa Elkarteak antolatuta.
- 19:00. Orio Arraunketa Elkarteko estropalarien aurkezpena herriko plazan.
- 19:00. Pello eta Nikolasa erraldoiak kultur etxetik aterako dira kalejiran txistulariekin batera.
- 20:00. Txupinazoa herriko plazan Orioko Zaragueta Herri Eskolaren eskutik.
- 23:00. Bide Batez taldea plazan.

Ekainak 29, ostirala, San Pedro Eguna
- 11:00. Meza. Parte hartuko dute: Salatxo abesbatzak, Parrokiko abesbatzak eta Danbolin Musika Eskolako kantuko taldeak.
- 11:00. Paperezko lanen erakusketa Ostargi taldearen eskutik, plazan.
- 11:30. Umeentzako tailer, puzgarri eta jolasak goiz partean, pilotalekuan.
- 13:00. Salatxo abesbatzaren eta La Jodederaren musika emanaldia, plazan.
- 17:00. Trikitixa txapelketa herriko plazan.
- 17:00. Batel lehiaketa errioan Orioko Herri Ikastolako DBH 4. mailako ikasleek antolatuta.
- 19:30. Soka dantza herriko plazan.
- 19:30. Elektrotxufla elektrotxaranga herriko kaleetan zehar, Bikamiotatik hasita. Eguraldi txarra eginez gero plazan izango da.
- 23:00. Bidea musika taldearen kontzertua plazan.

Ekainak 30, larunbata, Euskal Jai Eguna
- 10:30. Emaztegaiaren gurdiaren prestaketa San Nikolas karkaratik plaza aldera. Ondoren, herriko kaleetan barrena musikari eta dantzariak kalejiran.
- 10:30-13:00. Erretiratuen hamaiketakoa Zaharren Babeslekuan.
- 11:30. Taloak Esperientzi Eskolaren eskutik herriko plazan.
- 13:00. Kale Nagusiaren hasieran, zimitorio azpian, Euskal Ezkontza.
- 14:30.  Euskal ezkontzako bazkaria plazan, Benta Zaharreko Mutiko Alaiak musikariek girotuta. Eguraldi txarra egiten badu frontoian izango da.
- 18:00. Erromeria plazan Elortza eta Larrañagarekin.
- 18:00. Buruhandiak kalez kale.
- 23:00. Marlik musika taldea.
- 00:00. Nogen musika taldea plazan. Ondoren, The Manaty Toys DJ lanetan.

Uztailak 1, igandea
- 09:00. Umeen eta helduen arteko 3x3 futbol txapelketa egun osoan zehar Mendibeltz Futbol Zelaian, Zaragueta Herri Eskolak antolatuta.
- 12:00. Michael Jacksoni omenaldia Estudio WMren eskutik herriko plazan.
- 14:00.70 urtetik gorako oriotarren bazkaria Galerna tabernan. 
- 17:00. San Pedrotako haurren eskuzko pilota txapelketako finalak, emakume nagusien gomazko paleta partida, eta San Pedrotako gizonezkoen gomazko paleta txapelketa herrikoiaren finala.
- 17:15. Pello eta Nikolasa erraldoiak kultur etxetik aterako dira kalejiran txistulariekin batera.
- 18:00. Potx eta Lotx pailazoak herriko plazan.
- 19:30. DJ Xabi Arostegi plazan.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide