Orioko Hiri Antolamenduko Plan Orokorra lantzeko irizpideak mahaigaineratuko dira biharko plenoan

Karkara 2018ko eka. 25a, 10:03

Ohiko bilkura udalbatzarraren aretoan izango da bihar, hilak 26, arratsaldeko 19:30etik aurrera.

Ondoko gaiak aztertuko dira:

1.- Irakurri eta onartzea, egoki bada, udalbatzarraren akta hauen zirriborroak: 2018ko otsailaren 21eko ezohiko bilkurakoa; eta 2018ko apirilaren 24ko eta 2018ko maiatzaren 29ko ohiko bilkurakoak.

2.- Onartzea, egoki bada, Orioko Hiri Antolamenduko Plan Orokorra lantzeko helburuak eta irizpide orokorrak.

3.- Onartzea, egoki bada, Udalaren 2018rako lanpostu zerrenda aldatzea.

4.- Onartzea, egoki bada, udal kanpineko zuzendariaren plaza jabetzan hornitzeko hautaketa prozesua arautuko duten oinarriak aldatzea.

5.- Onartzea, egoki bada, turismo, merkataritza eta ostalaritza departamenturako maila ertaineko teknikariaren plaza jabetzan hornitzeko hautaketa prozesua arautuko duten oinarriak aldatzea.

6.- Onartzea, egoki bada, Euskaraldia udal barruan sustatzeko erakunde-adierazpena.

7.- Onartzea, egoki bada, EH BILDU talde politikoak aurkeztutako mozioa, Josu Arruti oriotarrari babesa eta elkartasuna adierazteko.

8.- Eskariak eta galderak.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide