Orio AEko hainbat arraunlari Banyolesen dira ostiraletik, Espainiako aulki mugikorreko txapelketa jokatzen. Atzo, Javier Puertasek brontzezko domina lortu zuen bakarkako skiff modalitatean, beteranoen mailan. 66 urterekin, sasoi betean jarraitzen du estropalari oriotarrak. Gaur, Orioko 4 ontzi A finaletan izango dira, dominak irabazteko borrokan, eta bik B finaletan parte hartuko dute, sailkapeneko 7-12 postuen lehian.