Auzoko festez gozatzen ari dira Anibarko Portuan

Karkara

Herritar ugari bildu da Anibarko Portuko festetan, goiz eta eguerdi partean. Eguzki ederra lagun, han izan direnek hainbat ekimenez gozatzeko aukera izan dute: apar festa, futbol txapelketa, jubilatuen hamaiketakoa, tortilla txapelketa, sardin jana...

Une honetan, lagun arteko bazkaria egiten ari dira, eta 15:30ean mus txapelketari ekingo diote. Bazkalostetik aurrera ere izango da zer gozatua:

- 17:00. Haur jolasak, puzgarriak eta txokolate jana.
- 19:30. Erromeria Bide Batez taldearekin.
- 21:30. Lagun arteko afaria. (Bakoitzak bere afaria eraman beharko du. Parrila izango da)
- 22:30. San Juan sua.
- 23:00. Erromeria Bide Batez taldearekin.

Bihar goizean, Anibarko Portuko festen argazki galeria zabalagoa argitaratuko dugu KARKARA.EUS-en.

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide