Orioko estropalarien asteburuko estropadak

Karkara

Orio Arraun Elkarteko arraunlariek hainbat estropada jokatuko dituzte asteburuan.

Orioko emakumezkoen traineruak, bihar, Ekainak 23, ETE Ligako bigarren jardunaldia jokatuko du Donibane Lohitzunen.

Gizonezkoen txalupak TKE Ligari ekingo dio igandean Bilbon, eta bigarren ontziak, egun berean, KAE 2 Ligako bigarren jardunaldia jokatuko du Elantxoben.

Bestalde, Orio AEko zazpi ontzik Espainiako aulki mugikorreko txapelketa jokatuko dute Banyolesen, gaurtik igandera bitartean.

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide