Asier Gozategirekin elkarrizketa musikatua antolatu du KARKARAK, ostiralerako

Karkara 2018ko eka. 18a, 13:00

Sarrerak salgai daude gaurtik aurrera kultur etxeko lehen solairuan, 08:30etik 17:30era. Kontzertua hasi aurretik areto nagusiaren atarian salduko dituzte sarrerak.

Karkarak elkarrizketa musikatua antolatu du Asier Gozategirekin, ostiralerako. Iñigo Gaiton kazetariak elkarrizketatuko du musikari oriotarra 21:30ean hasita, Orioko Kultur Etxeko areto nagusian. Elkarrizketan zehar abestien sorkuntza prozesua azalduko du Gozategik, azken hamarkadetako musika ibilbidea errepasatuko du hainbat bitxikeria azalduz, eta zuzenean lauzpabost abesti eskainiko ditu gainera.

Kontzertua doakoa izango da Karkara lagunentzat, eta gainontzeko herritarrek bost euro ordaindu beharko dituzte. Hala ere, kontzertu musikatuaz gozatu nahi duten Karkara lagunek ere sarrerak jaso beharko dituzte kultur etxeko lehen solairuan.

Sarrerak salgai daude gaurtik aurrera kultur etxeko lehen solairuan 08:30etik 17:30era, eta kontzertua hasi aurretik areto nagusiaren atarian.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide