Udalak asteburuetan autoen zirkulazioari plaza ixtea erabaki du

Karkara 2018ko eka. 12a, 15:10

Aurrerantzean larunbateko 14:00etatik igande iluntzerarte itxiko zaio plaza autoen zirkulazioari.

Asteburuetan Herriko Plazan autoen zirkulazioa baimentzeko erabakia hartu zuen Udalak apirilean, eta geroztik, eztabaida sortu da herrian gaiaren inguruan. Horren ondorioz, Udalak ez du aplikatu erabakia maiatzean, eta orain Udaleko Obra eta Zerbitzuetako batzordeak gaia aztertu du berriro.

Maiatzaren 31n egindako Obra eta Zerbitzuetako batzordeak honako erabakia hartu du gai horri dagokionez: aurrerantzean larunbateko 14:00etatik aurrera itxiko zaio plaza autoen zirkulazioari, igande gauera arte. Alegia, neguko asteburuetako funtzionamendu bera izango du udan.

Nolanahi ere, plazan ekitaldiren bat dagoenean, lehenago ixteko aukera aztertuko da kasuz kasu.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide