Asteburu osoko ziklo honi Fluor Zinema jarri diote izena, baina fosforito izan zitekeen.
Prozesuan dagoen zine esperimentala da Ainizerena, genero eta influentzia zinematografiko desberdinak nahasten dituena: komedia beltza (film noir), beldurrezko zinema… Erabateko askatasuna izan du. Muntaketa zoro eta bizkorra ikusten da, eta lehen planoen erabilera azpimarratzekoa da. Musikak ere garrantzi handia du, teknoa eta beldurrezko zinema klasikoen musika nahasten ditu. Pertsonaiak guztiz aldakorrak eta ustekabekoak dira, eta elkarrizketak absurdora eramaten jolasten du.
Antolatzaileak esan bezala badago zinema sailkaezin bat, zeinarentzat beste definizio batzuk asmatu behar diren.
Hurrengo jarduerak:
06/09, 20:00, Snowy Bing Bongs Across the North Star Combat Zone, Rachel Wolther & Alex H. Fischer, AEB, 2017, 40’
06/09, 21:00, Les garçons sauvages, Bertrand Mandico, Frantzia, 2017, 110'
06/10, 19:00, Team Hurricane, Annika Berg, Danimarka, 2017, 95’