Oria ibaian ontziolek historian zehar izan duten garrantzia landu zuten atzo Arraunetxean egindako hitzaldian. Bertan izan ziren Lourdes Salsamendi, Jose Angel Zaldua, Beñat Ibaieta Bateleroen Elkarteko zuzendaria eta Karmen Agües EHUko udako ikastaroetako zuzendaria. 40 pertsonatik gora joan ziren hitzaldira, eta balorazio "oso ona" egin dute udaletik.