Auzitegi Nazionalaren epaiaren ondotik, Altsasuko lau gazte –Jon Ander Cob, Iñaki Abad, Julen Goikoetxea eta Aratz Urrizola– atxilotu eta espetxeratu dituzte aste honetan. Espetxeratzea salatzeko eta gazteen askatasuna aldarrikatzeko, mobilizazioa deitu dute beren senideek ekainaren 16rako. Iruñean izango da, 17:00etan Golemetik hasita.
Oriotik autobusa antolatu dute mobilizaziora joateko. Kolon txikin, Hatozen eta Gabonen eman daiteke izena, ekainaren 14a baino lehen. Mobilizaziora garaiz iristeko, 14:15ean irtengo da autobusa herritik. Autobusa osatuko ez balitz, kotxeak elkarbanatzea aurreikusi dute antolatzaileek.