Dantzatu nirekin! jarduera antolatu du Ayala Lopes Orioko bizilagunak LH1etik LH6ra arteko haurrentzat. Uztailean egingo da, astean hirutan, arratsaldez. Hondartza ingurua hartuko dute, eta ordu eta erdi iraungo du saio bakoitzak.
Hainbat dantza mota erakutsiko dizkie haurrei, jolas giroan musika jarrita. Haurrek dantzan ondo pasatzeaz gain, hondartzako jai-giroa suspertu nahi dute jarduerarekin.
Izen ematea ireki dute jada, eta doakoa izango dela jakinarazi dute. Interesa dutenek Ayala Lopesi deitu diezaiokete, 642 70 26 11 telefono zenbakira, ekainaren 28a baino lehen.