Gasteiz bisitatuko dute Zaharren babeslekukoek

Karkara 2018ko eka. 7a, 10:00

Ekainaren 13an egingo dute eskurtsioa Arabako hiriburura, asteazkenarekin. Gaur, Ekainak 7, salduko dituzte txartelak 16:00-18:00 bitartean. 35 euroko prezioa izango dute.

Orioko Zaharren babeslekuak txangoa antolatu du Gasteiza ekainaren 13rako. Egun pasa egingo dute Arabako hiriburuan, eta hau da plana:

Autobusa goizeko bederatzietan irtengo da Orioko plazatik, eta Gasteiza hamaikak aldera iristea aurreikusten dute. Han, denbora libreaz gozatzeko aukera eskainiko zaie txangozaleei. Gero, Ruperto jatetxera (Amurrio) joango dira bazkaltzera. Menuan frijituak, arrain-zopa, bakailoa saltsa berdean, isatsa saltsan eta fruta mazedonia dastatuko dituzte.

Oriora bueltako bidean, geldialdia egingo dute momentuan erabakitako lekuan.

Antolatzaileek adierazi dutenez, txartela erosteko interesatuek eguneratuta izan behar dute bazkide txartela. Autobuseko plazak baino jende gehiago apuntatzen bada, zozketa osatuko da eskurtsioa egingo dutenen zerrenda. Kasua balitz, bigarren autobusa antolatzeko, gutxienez 20 lagun behar dira.

Txangorako txartelak gaur salduko dituzte, arratsaldeko lauetatik seietara bitartean. 35 euroko prezioa izango dute.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide