Oriotarren artean bi kilometro betetzeko ardura hartu zuen Baliza elkarteak, eta horretarako 1.0001 herritarren parte hartzea behar da. Antolatzaileek adierazi dutenez, izen ematea martxa onean doa, baina azken txanpan apuntatu nahi dutenentzat mahaiak jarriko dituzte plazan ostegunean eta ostiralean, 18:30etatik 20:30etara bitartean.