Aiako Udalak entseguak egiteko lokala laga die herriko musikariei

Karkara

Argazkia: Xabi Azpiazu

Oraingoz, eskola zaharreko irrati-gela zenean hiru musikari aritzen dira bateria jotzen.

Herritar batek egindako proposamenari erantzunez, Aiako Udalak eskola zaharreko gela bat laga die herriko musikariei, herritarren artean musikarako afizioa sustatzeko helburuarekin. Lehen ikastetxeko irrati-gela zenean, hiru bateria jolek entseguak egiten dituzte gaur egun.

Aiar guztiek zabalik dituzte lokaleko ateak, eta norbanako zein musika taldeek, doan erabil ditzakete instalazioak entseguak egiteko.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide