Surflariei egokitutako sorospen ikastaroa antolatu du Orioko Surf Taldeak

Karkara

Argazkia: Edu Bartolome

Ekainaren 16an, larunbatarekin, egingo dute egun bateko ikastaroa, Gurutze Gorriko Jon Ander Etxeberriarekin.

Surflariei egokitutako sorospen ikastaroa antolatu du Orioko Surf Taldeak, 16 urtetik gorako elkarteko bazkideentzat. Ekainaren 16an egingo dute egun bateko ikastaldi trinkoa.

Goizean eduki teorikoak landuko dituzte, eta arratsaldean, praktikoak itsasoan; parte hartzaile bakoitzak bere surf taula edo bodyboarda eraman beharko ditu hondartzara, praktikak egin ahal izateko. Ikastaroan apuntatu nahi duten OST-ko bazkideek, taldeak hondartzan duen lokalean eman behar dute izena, horretarako jarri duten orrian.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide