Atzo, hilak 2, larunbata, etxean geratu zen Gipuzkoako Aulki Mugikorreko bandera.
Lurralde mailako txapelketa horretan Orioko Arraun Elkarteko 25 ontzi aurkeztu ziren. Horietatik, 21 txapelketa fasean aritu ziren lehian -beste lau ontziek ere parte hartu zuten baino txapelketatik kanpo- eta guztira 15 domina lortu zituzten: 7 urre, 6 zilar eta 2 brontze. Jardunaldi bikaina gauzatu dute gure txalupek, azaldu dute elkartetik.
Halaber, atzoko estropada XVII.Gipuzkoako Aulki Mugikorreko Ligako azken jardunaldia izan zen; ligako proba puntuagarria, beraz. Hala, ligako sailkapen orokorrean, Orioko AEren emaitzak ondorengoak izan dira:
Infantilek lehen postuan amaitu dute liga; urrezko domina eta bandera eman zitzaizkien atzo.
Kadeteek eta jubenilek bigarren amaitu dute liga, eta seniorrek, aldiz, hirugarren.
Datorren asteetan Euskadiko Txapelketa izango da Legution, Araban; Espainiako Txapelketa ere jokatuko da. Informazioa zabalduko da datak eta orduak zehaztu ahala.