Orioko 'itsas doinuen' grabaketa egin du Salatxo Abesbatzak

Karkara

Abestiak grabatzen ari dira gaur, larunbata, hilak 2, herriko kultur etxean. Danbolin musika eskolako haurrek eta kantuko ikasleek ere parte hartu dute grabaketetan.

Gipuzkoako kostaldeko hainbat herri Itsas ertzeko euskal doinuen izeneko proiektuan ari dira parte hartzen, tartean, Orio.

Egitasmoaren helburua da itsasoarekin, arrantzarekin eta oro har herri bakoitzaren nortasuna islatzen duten hiru abesti historiko disko batean jasotzea, soinu-banda modura.

Itsas ertzeko euskal doinuen lan horretan, Oriori dagozkion piezak gaur hilak bi, larunbata, grabatu dituzte Salatxo abesbatzak eta Danbolin Musika Eskolako haurrek eta kantuko ikasleek. Imanol Urkizu aritu da koordinazio lanetan. Orioko Udalak, kostaldeko hainbat udalekin batera, sustatutako egitasmoa da.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide