Orioko kadeteek bi garaipen lortuz borobildu dute futbol denboraldia

Karkara

Mutilek 4-1 emaitzarekin irabazi dute Lasarteko Ostadarren aurkako partida. Neskak 2-0 markagailuarekin lortu dute garaipena Donostiako Intxaurri taldearen kontra. Bi taldeek denboraldia bigarren postuan bukatu dutenez, mailaz igoko dira. 

Bihar argitaratuko dugu Karkara.eus-en nesken partidako argazki galeria.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide