Bi futbol partida gaur Mendibeltzen

Karkara

Kadete mutilek eta neskek jokatuko dituzte partidak, 12.30etan eta 17:00etan, hurrenez hurren. Sailkapen nagusiari dagokionean, bi taldeek mailaz igotzea lortu dute dagoeneko.

Kadete mutilek Lastarteko Ostadar taldea izango dute aurkari, eta neskak Donostiako Intxaurriren aurka arituko dira. Aurtengo denboraldia bikaina izan da bi taldeentzat, dagoeneko Ohorezko ligara igotzea lortu baitute. Gipuzkoako maila altuenean jokatuko dute datorren denboraldian.

Gaurko partidek sailkapenari begira garrantziarik ez duten arren, Orioko Futbol Taldeko arduradunek zaleei Mendibeltzera gerturatzeko deia egin diete, norgehiagokez lasai gozatu eta denboraldia denek batera agurtzeko.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide