Orioko Udalak ostadarraren bandera jarri du udaletxeko balkoian, eta beste horrenbeste egin dute Zaragueta eskolan eta Herri Ikastolan. Naizena naizela onartua leloa darama banderak. Horrez gain, gaiari buruz hitz egin dute bi ikastetxeetan eta ahalegina egingo dute kontu hau etxeetara ere iritsi dadin.