Heriotzaren inguruan hitz egiteko topaketa antolatu du Mandalara taldeak hilaren 29rako (asteartea). Antilla hondartzako Barra jatetxean izango da hizketaldia, arratsaldeko 19:00etatik 20:30era.
Gasteizen ekainaren hasieran egingo den Nazioarteko Zainketa Aringarriaren Kongresuaren aurrekari gisa antolatu dituzte topaketak Espainiako hainbat txokotan, tartean, Orion.
Konfiantzazko eremua sortu eta heriotzaren inguruan libreki hitz egitea da antolatzaileen helburua. Gaia hainbat arlotatik jorratuz, "gizarteko tabuak hautsi" eta heriotzari "ikusgarritasuna eman" nahi diete. Dolurako laguntza taldea izan ez arren, norberak bere esperientziak partekatu ditzakeela jakinarazi dute Mandalaratik. Horretarako, konfidentzialtasunean eta errespetuan oinarrituko dira.
Doako topaketa izango da, baina parte hartzeko izena eman behar dela ohartarazi dute, telefono zenbaki honetan: 648 48 74 89.