Danbolin musika eskolak ateak irekiko ditu ostiralean

Karkara 2018ko mai. 15a, 14:57

Musika eskola barrutik ezagutzeko eta matrikula egiteko argibideak jasotzeko aukera izango dute herritarrek.

Maiatzaren 18an, ostirala, ateak irekiko ditu Danbolin musika eskolak. Herritarrek barrutik ezagutzeko aukera izango dute, ikasketa planaren informazioa jasotzeaz eta matrikula egiteko zalantzak argitzeaz gain. 

Bi ordutegi izango dira bisitarako: alde batetik, 4 eta 6 urte bitarteko haurrek 17:00etatik 18:00etarako tartea izango dute. 7 urtetik aurrerakeak, aldiz, 18:00etatik aurrera ikusi ahal izango dute eskola. 

Telefonoz kontsultak egin daitezkela jakinarazi dute musika eskolatik, telefono zenbaki honetara deituta: 943 833 727.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide