A 3 el Km! taldeak antolatuta, Zarauzko II. Herri Lasterketa jokatu dute gaur goizean, eta gizonezkoetan Kamel Ziani (28:58) izan da nagusi. Oriotarraren atzetik iritsi dira Txomin Marañon durangarra eta Jose Antonio Gomez irundarra; bigarren eta hirugarren postuan, 19 eta 34 segundora, hurrenez hurren.