Udalak bilera irekia deitu du, asteburuetan plaza zirkulazioari irekitzearen komenientzia aztertzeko. 20:15ean elkartuko dira kultur etxeko areto nagusian eta bileran parte hartzera gonbidatu dituzte interesa izan dezaketen herritarrak: dendari eta tabernariak, herriko elkarteetako ordezkariak eta, oro har, herriko bizilagunak.
Arkupe elkarteak aurkeztutako eskari bati erantzunez, udaleko Obra eta Zerbitzuetako batzordeak apirilean onartu zuen plaza berriro irekitzea zirkulaziorako asteburuetan, maiatzetik hasita. Herriko hainbat talde eta norbanako ez daude ados erabaki horrekin eta hala adierazi diote udalari, beren arrazoiak azalduz. Hori ikusita, udalak berriro planteatu nahi du gaia eta, horretarako, herritarren iritziak jaso nahi ditu bilera ireki baten bidez.