Mirari Etxegia Gipuzkoako paleta argentinarreko 2. mailako txapeldun

Karkara 2018ko maiatzaren 10a

Orioko Pilota Elkarteko pilotariak Leire Aizpururekin batera osatu zuen bikote irabazlea. Ozta-ozta gailendu ziren finalean, 29-30 emaitzarekin.

Lehengo ostiralean, maiatzak 4, trinketeko kluben arteko Gipuzkoako txapelketaren finalak jokatu ziren, paleta argentinarra modalitatean. Donostiako Gaska trinketean izan ziren norgehiagokak. Orioko Pilota Elkarteko Mirari Etxegiak, Leire Aizpururekin batera, 2. mailako finala irabaztea lortu zuen. Alderik txikienarekin gailendu zitzaizkien aurkariei, 29-30 emaitzarekin bukatu baitzuten partida.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide