Asteazkenean, bihar, hasiko dute Bidasoako Itzulia Irunen, eta ostiralean iritsiko da Oriora. Itzuliko probarik luzeena izango da, 131,20 kilometroko ibilbidea osatu beharko baitute txirrindulariek.
Ostiralean eguerdi partean abiatuko dute Orio-Orio etapa;14:30ean herriko plazatik irtengo dira txirrindulariak eta Aritzaga kaletik barrena N-634 errepidea hartuko dute, Zarauztik, Getariatik eta Zumaiatik igaroz. Gero, GI-631 errepidea hartu eta Zestoa, Azpeitia eta Azkoitia zeharkatuko dituzte Zumarraga aldera abiatzeko. Goierritik Mandubia gainetik sartuko dira berriro Urola Kostara eta Azpeitia, Zestoa, Aizarnazabal, eta Meaga zeharkatuta berriz ere N-634 errepidea hartu eta Zarauztik Aiara igaroko dira eta Aiako gainetik Oriora itzuliko dira. 17:40 aldera iritsiko dira txirrindulariak Orioko zubira eta Itsaspetik Orioko Arrantzale kalera joango dira, bertan izango baita helmuga.
Ibilbidea, eskualdean barrena
14:30. Irteera. Orio, herriko plazatik.
14:38. Zarautz (N-634)
14:44. Getaria (N-634)
14:52. Zumaia (N-634)
15:04. Zestoa (GI-631). Tarteko helmuga.
15:16. Azpeitian (GI-631)
15:22. Azkoitia (GI-631)
15:48. Zumarraga (GI-631)
16:00. Ormaiztegi
16:12. Mandubiako gaina
16:21. Matxinbenta.
16:27. Nuarbe auzoa.
16:35. Azpeitia (GI-631)
16:49. Zestoa (GI-631)
16:56. Aizarnazabal
17:05. Meagako gaina
17:12. Zarautz
17:16. Zuduriagako gaina.
17:21. Aia, Ubegun
17:26. Aiako gaina
17:32. Aia, Andatza.
17:40. Orio, zubia
17:44. Orio, Itsaspe
17:42. Helmuga, Orio Arrantzale kalea.