'Haserre handia Moañan gertatukoarekin'

Karkara 2018ko mai. 3a, 13:46

Etorkizuneko emakumeak, estropada irabazi eta gero, kanporatuak izan ziren beste ontzi batekin palak jo zituztela eta' dio egunkari batean argitaratu den izenik gabeko eskutitz batek, azken asteburuko estropadaren harira.

Egunkari batean plazaratu berri den idatzi batean Orioko etorkizuneko nesken batela joan den asteburuko estropadan deskalifikatu izana salatzen da. Hona eskutitza:

Hiru batelekin bidaiatu zuten oriotarrek asteburuan Meira-Moañan lehiatu den Espainiako batel txapelketara, aurreko astean Legution jokatu ziren Euskadiko Txapelketan sailkatuak: infantil mutilak, etorkizuneko neskak eta jubenil mutilak.

Larunbateko sailkapen estropadatan, igandeko final handirako bi ontzi sailkatu ziren, etorkizuneko neskak eta jubenil mutilak. Infantil mutilak 8 hamarrenez kanpoan gelditu ziren, beraz 'B' finala jokatu behar igandean.

Ez zen batere ondo hasi igandea oriotarrentzat eta okerrago jarraitu zuen. Infantil mutilak, 'B' finalean estropada bikaina eginez, lehenengoak sartu ziren helmugan, baina patroi txikia nahastu eta behar zuen balizatik ez zen sartu. Beraz, seigarren bukatu beharrean, 10.postuarekin konformatu behar.

Etorkizuneko emakumeak, sekulako erakustaldia emanez, beren 'A' finala txapelketa irabazi zuten, baina estropada bukatu bezain pronto uretako epailea gerturatu eta «kanporatuak» gelditzen zirela esan zien ziabogatik ateratzerakoan, sartzera zihoan beste ontziarekin palak jo zituztela eta. Oriotar neskentzat ulertezina, baina 10 segundora atzetik sartu zen ontziarekin bai, ukitu zituztela arraunak baina inongo eragozpenik ez zutela izan ez beraiek ez sartzera zihoazenak. (Esan behar da sekulako haizearekin jokatu zituztela estropadak). Txapelketa-estropada normal bukatu eta amaieran horrelakoa... Handik aurrera, suposatuko duzuen bezalaxe, negarrak, erreklamazioak, haserreak, ulertezinak, estropada garbi-garbia joan eta horrelako erabakia... Azkenean, oriotarren erreklamazio ofizialari ez esanez, epailearen erabaki ulertezina garaile. Haserrea, disgustua, injustizia... Urrezko domina-bandera-txapelketarekin etorri beharrean, 5. postuarekin konformatu behar.

Azkenik, jubenil mutilek ere estropada ederra eginez, brontzezko domina lortu zuten. Bi segundotan sartu ziren hiru aurrenekoak. Bikain oriotarrak.

Etxerako buelta, tristea, haserrea eta disgustu galantarekin.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide