'ÍCARO: azken hegaldia' ikuskizuna Etxeluze Gaztetxean, bihar

Karkara 2018ko mai. 12a, 10:00

Bihar, Maiatzak 13,  izango da antzezlana gaztetxean, 19:00etatik aurrera. Oracles antzerki taldeko kide Orlad Verduk aurkeztuko du obra.

Ekimen berezia antolatu dute Etxeluze Gaztetxean biharko: Butoh diziplinako dantza emanaldia izango da. Dantza mota hau Japonen sortu zen, Bigarren Mundu Gerraren ostean jasaten ari ziren gizarte-mugimenduen espresio artistiko gisa.

Mugimenduaren sortzaileak, Tatsumi Hijkatak, gorputzaren eta ezkutuko munduaren arteko harremana aztertzen zuen bere obretan; butoh dantzaren bitartez, gizartean tabu ziren gaietan murgildu zen.

Orlad Verdu dantzaria igoko da Etxeluzeko oholtzara. Oracles antzerki taldeko kideak "ÍCARO, azken hegaldia" lana aurkeztuko du. Saioaren ostean, mugimendu artistiko honen inguruko solasaldi irekian parte hartzeko aukera izango dute bertaratzen direnek.

 

 

 

 

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide