Artisautza azoka izango da igandean Herriko Plazan

Karkara

Goizeko 11:00etatik arratsaldeko 19:00etara, askotariko produktuz osatutako artisau azoka izango da plazan.

Maiatzaren 6an, igandea, artisau azoka izango da Herriko Plazan. Goiz eta arratsaldez egongo da zabalik, goizeko 11:00etatik iluntzeko 19:00ak arte, eta askotariko artisautza lanen postuak izango dira. Besteak beste, bitxiak, sendabelarrak, eztia, zeramika, zurezko tailak, arropak, xaboiak eta ukenduak ezagutu eta erosi ahal izango dira plazan. Azokaren 25. edizioa da aurtengoa.

 

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide