Ikastolako 5.mailako taldea, hondartzako futbolean txapeldun

Karkara

Zarautzen igandean jokatutako finala irabazi zuten oriotarrek. Jokalari onenaren saria Irati Friasik eskuratu zuen.

Hondartzako futboleko denboraldiari amaiera bikaina eman diote Orioko Ikastolako 5.mailako neskek. Pasa den igandean Zarauzko hondartzan jokatutako finalean gailendu egin zen talde oriotarra.

Sari banaketan Imanol Alguacil Realeko entrenatzaile oriotarrak eman zien irabazleei txapeldunaren garaikurra. Gainera, finaleko jokalari onenaren saria Irati Friasik eskuratu zuen.

Orioko Herri Ikastolak taldea zoriondu nahi du lerro hauen bitartez: zorionak neskak eta aupa Orioko Herri Ikastola!

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide