Urrezko domina Oriorentzat aulki mugikorreko Euskadiko 8+ Arraun Txapelketan

Karkara 2018ko maiatzaren 2a

Atzo (maiatzak 1) jokatu zen estropada Legution, Araban, Arraunketako Euskal Federakundeak antolatuta

Lehenengo postua eskuratu zuten oriotarrek atzo, maiatzaren lehena, Arabako Legution urtero jokatu ohi den aulki mugikorreko Euskadiko 8+ Txapelketa Absolutuan.

Gizonezko Zortziko Absolutuak, Orio 'A'-k urrezko domina eskuratu zuen, 6 minutu eta 21 segundoko denbora eginez 2000 metroko proban. Bigarren Hondarribia heldu zen (6'23"); brontzea Getxo Arraunek lortu zuen –6' 39"– eta laugarren postuan Orio B helmugaratu zen 6 minutu eta 59 segundotan.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide