Orion bizi diren nikaraguarrek otoitz berezia egin zuten atzoko mezan

Karkara 2018ko api. 30a, 16:14

Nikaraguan bizitzen ari diren egoera politiko gogorra dela-eta, atzoko mezan otoitz berezia egitea eskatu zioten Unai Manterola apaizari.

Atzoko mezan ezohiko otoitza egin zuten Orioko San Nikolas Elizan, herrian bizi diren nikaraguarrek hala eskatuta: Nikaraguan bizitzen ari diren egoera politiko gogorra dela-eta, errezo berezia egiteko eskatu zioten Unai Manterola Orioko apaizari. Amaieran, Elizan zeuden gainontzeko hegoamerikarrekin batera, argazkia atera zuten guztiek.

Hilaren 13rako, Orion bizi diren hegoamerikar katoliko denak gonbidatu dituzte eguerdiko hamabietako mezara.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide